Gaztetxea

WebGuNEa oPoRrEtAn doA!


Sentitzen dugu gure internet jarraitzaile sutsuengatik, baina Gasteizko jaien osteko ajearen ostean webgunea oporretan doa irailerarte!
 
Zin egiten dizuegu bueltan webgune mamitsuagoa eta nola ez konstanteagoa izango duzuela eskura. Eta bitartean, ezin baduzue gu gabe bizi... ajo y agua, bi aste puta dira eta!!
 
Ale ondo bizi eta izan untxi!!  ;-)

GaZTetXEAn JaIEtAz gOzATu!!


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Eta txosnen programa ikusteko, egin klik hemen!
JAIETAN HERRI MUGIMENDUAREKIN ENTXOSNATU!!

Uztaila

Oporraldi txiki baten ostean bueltan da Gaztetxeko webgunea!
 
Hilabetea laburtzeko asmoz, bi gertakizun daude gogoratzeko:
- Lehenik eta behin, bada bolo-bolo bolera itxi digutela. Auzolanean auzokideok berreskuratu genuen eremu publikoa itxi ziguten Uztailaren 22an. Informazio gehiagorako hemen dituzue lagenterula edota gara zein DNA egunkariek argitaratutako artikuluak:
 
* http://lagenterula.wordpress.com/

Igande goizean (E-27) XABOI TAILERRA!!

Igande goizean, 11.00tan olio berrerabiliarekin xaboiak egiten ikasteko tailerra egongo da, gure etxeko soberakinak etekin bihurtzeko aukera paregabea!! Animatu zaitezte!!
 
Nahi duenak olio erabilia ekar dezala lan egiteko!

Larunbatean (E-26) HeTERoZeNTrIsMOarI InTsUMisIOa!!

Goizetik hasiko dira ekintzak larunbat honetan. 12,30etan Maribollotrans pin pon txapelketa eta mariantioa egongo dira. Gero, herri bazkaria (txartelak erosteko Parral edo ehgamaraba@gmail.com), eta ondoren, JAI MUNDIALA!!
Ekainak 28: Maribollotrans Borroka Eguna, instituzionalizatuak baino deskontrolatuak nahiago!!

Hala Bedi ROCK!! Larunbatean

Hala Bedi irratiak kontzertu maratoia antolatu du larunbat honetarako. 18:00-etatik aurrera Turboneskak, Mairu, RSV, Degenerados eta More Too taldeekin gozatzeko aukera izango dugu. Por 5 eurillos de na' la buena musica y el buen ambiente están más que asegurados. Gainera kontzertuen ostean DJ-ak egongo dira. Animatu eta etorri zaitez larunbatean gozatzera!!!

Araba vs Mitikoak ARGAZKIAK!

Ostiraleko bertso-desafioaren ostean hemen dauzkazue zenbait argazki. Arabarrak izan ziren nagusi kantxa faktorea zela eta, baina hala ere bertso mundialitoa Sebastian Lizaso Brasilek irabazi zuen! Beraz, errebantxaren zai gelditzen gara!!

18 eta 19 gauean...

Ostiralean Armiarma jaia egongo da, buletinaren hurrengo zenbakia kosteatu ahal izateko. Kontzeruak 20:00 etatik aurrera hasi eta 3€-ko sarrera egongo da. Zatoz gozatzera!
Eta Larunbatean, Hala Bedi Rock jaia!! Arratsaldeko 18.00-etatik aurrera rock maratoia, ANIMATU!!

ARABAR bertso desafioa!

Ostiral honetan, hilak 11, 21.00-tan arabar bertsozaleek aukera bikaina izango dute bertsolari patateroak animatzeko. Arabatik Ekaitz Samaniego, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre arituko dira bertsolari Mitikoen kontra, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua eta Mikel Mendizabalen kontra hain zuzen. Guk desafioa luzatzen dizuegu, baina zeinek irabaziko du??
 

Gasteizko Jaiak 2010

Iepala!!
 
Musikarientzako mezua da hau. Hasi gara Gasteizko jaietako kontzertuak prestatzen eta orduan, norbaitek jotzeko nahia badu e-maila bidali dezala info@gasteizkogaztetxea.org helbidera! Metallica, Bob Dylan eta horrelako taldeak hartzeko prest gaude ere... ;-)
benga pues!!
 
Gasteizko Gaztetxea